bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

“Zenbaki lehenak” mosaikoa, Artiumen berpiztuta


Behin betiko

Ferrer artistaren “Zenbaki lehenak” lana, 2003tik Prado parkean kokatuta zegoena, Gasteizko Artium museoaren barruko plazan jarri dute behin betiko, errestaurazio lan luzearen ondoren. Beraz, matematikaren eta artearen arteko solasaldia lekuz aldatu dute, baina jolas- eta hezkuntza-esparru izaten jarraitzen du, horixe baitzen hasiera-hasieratik artistaren egitasmoaren helburua.

Artelanak 200 metro koadro inguruko azalera du eta zeramikazko 10.000 lauzak osatzen dute. 4.556k diagonal gorri bat dute, 4.222k diagonal urdina eta 1.221ek zenbaki lehen bat dute inprimatuta, 41etik 10.039ra.

2003an ikus zuen lehenengoz argia, parkeko lurrean, horretarako bereziki sortua izan baitzen artistaren lehenengo instalazio iraunkorra. Alabaina, joan-etorri handiko tokia zenez, mantentze lanak zailak ziren eta, azkenean, hondatu egin zen. Horrexegatik behar izan dituzte zazpi hilabete erabat zaharberritzeko.

Artiumen aurkeztu zutenean, Ferrerrek «esker on bikoitza» helarazi zuen, orain egindako lanagatik eta, duela 20 urte, «inori interesatzen ez zitzaion zerbaitetan interesatzeagatik». Gainera, bere obrak egiteko askotan erabili dituen zenbaki lehenen garrantzia nabarmendu zuen: «Matematika eta artea banaezinak dira eta ez dakigu zenbat gauza dauden zenbaki lehenetan oinarrituta».