bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Txakurrentzako jatetxea: Fiuto


Txakur bat bere plateraren zain dago Erromako Fiuto jatetxean, Ponte Milvio barrutian.

Txakurrentzako menuak zerbitzatzen dituen lehen establezimendu italiarra da Fiuto. Gainera, txakurrei bereziki prestatutako karta xelebreak aukera zabala eskaintzen du, hala nola legatza errikota eta kuiatxoarekin, txikitutako oilaskoa saltsan eta Veggie bowl.

Eta edariei dagokienez ere txoko berezia eskaintzen die kartak. Aukera daiteke sagar berdea edo sandia.