Egin planak

Karduari omenaldia Azkoienen

Urtarrilak 27-28

Azkoien herriak omenaldia egiten dio urtero bere produkturik preziatuenetako bati: karduari. Jakina da Erribera barazkien lurraldea dela, eta Azkoien, berriz, erreferentzia nagusia barazki gozo horren laborantzan.

Sukaldean aritzea eta tokiko ekoizleengandik zuzenean erostea gustuko dutenek, beraz, hitzordu berezia dute urtarrilaren azken asteburuan Erriberan, aukera izango dutelako dastatu, prestatzen ikasi eta erosteko.