J. BROOKS (AFP)
Munduan pasieran

klima aldaketaren sekretuak, izoztegi batean

Nola arnasten zuten airea Mahoma profetak edo Kristobal Kolonek? Kopenhageko Unibertsitateko izotz-nukleoen biltegi erraldoiko apaletan daude erantzunak. Bertan dituzte gordeta, milaka kutxa isolatutan, izotz-nukleoen laginak. Milaka urteko informazio atmosferikoa gordetzen du artxibo berezi horrek, batez ere Groenlandiakoa. Datuek, jakina, klimaren aldaketak ulertzen laguntzen diete zientzialariei. Jorgen Peder Steffensen Kopenhageko Unibertsitateko akademikoaren esanetan, «artxibo hauetan klima aldaketaren gaineko informazioa dugu historiaurretik, azken 10.000 urteetako giza jardueren zerrenda dugu».