bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

The Beam esperientzia, Rockefeller Centerren


The Beam izeneko esperientzia interaktiboa eskaintzen hasi dira Rockefeller Centerren. 1932ko ‘Mokadua etxe orratz baten tontorrean’ irudi ospetsua birsortzeko aukera ematen diete bisitariei. Argazki ezagunak 11 langile erakusten ditu Manhattan gaineko altzairuzko habe batean eserita, jaten, 30 Rock eraiki bitartean. Altzairuzko habe baten erreplikara lotzen dituzte bisitariak 69. solairuan eta 3,5 metro igotzen dituzte behaketa plataformaren gainetik 180 graduko biraketa egiteko.