02 FEB. 2024 Munduan pasieran Wunderland Kalkar: zentral nuklearra, orain jolas parkea INA FASSBENDER (AFP) Joan den mendeko 80ko hamarkadan zentral nuklear bat eraiki zen Alemanian. Hazle nuklear azkarra zen (Schneller Brueter), baina inoiz ez zen martxan jarri; Hennie van der Most inbertitzaile herbeheretarrak 1995ean instalazioak erosi eta jolas parke bihurtu zuen: Wunderland Kalkar. Gaur ehunka bisitari hurbiltzen dira.