STR
Munduan pasieran

Familiari omenaldia, krisi demografikoaren garaian

Bi heldu eta hiru haur. Estatua bat da, familiari omenaldia egiten dion artelana. Hankou parkean kokatuta dago, Yangtze ibaiaren ondoan, Wuhanen, Txinako Hubei probintzian. Familien elkargune izateko diseinatu zuten hasiera-hasieratik. Orain gutxi berritu egin dute eskultura, urte hasieran. Justu-justu Txinako biztanleriaren jaitsiera 2023an nabarmen bizkortu egin dela aditzera eman zutenean. Publiko egindako datu ofizialen arabera, sei hamarkadako hazkundearen ondoren, beheranzko joera hartu du azken urteetan, herrialdeak berehalako krisi demografiko baten aurka borrokatzen duen bitartean.