Egin planak
Korrikaren 23. edizioa, Irunetik Baionara, ‘Harro Herri’ lelopean, «Herri Harroa garelako»
Martxoak 14-24
Irunen martxoaren 14an hasi eta Baionan bukatuko da Korrikaren 23. edizioa. ‘Harro Herri’ lelopean, Euskal Herriko errepideak zeharkatuko ditu hamar egunez, «komunitate bat, herri bat, oztopo guztiak gainditzeko gai den Herri Harroa garela» aldarrikatzen.
Horrez gainera, aurtengo edizioak Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du, Baxoa eta brebeta euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak, hain zuzen ere.