SAM PANTHAKY (AFP)
Munduan pasieran

Magh Snan edo bainu sakratua

Asko dira, dozenaka. Denak elkarrekin, argazkia ateratzeko prest. Hitzorduaren zain irrikaz egon dira, une benetan berezia eta hunkigarria delako beraientzat. Swaminarayan Gurukul eskolako ikasleak dira, Magh Snan edo bainu sakratu batean parte hartzen, Ahmedabaden. Elkarri ura bota eta garbitu egiten dira, barrutik zein kanpotik.