Egin planak
1936-1945eko gerran eraikitako bunker eta gotorleku ezkutuen artean
1936 eta 1945 artean, Euskal Herrian, Europako gainerako herrialdeetan bezala, gerra izan zen, faxistak eta antifaxistak aurrez aurre jarri zituena. Liburu honek borroka hartako gerra-fronte nagusiak bisitatzen ditu.
Guden eszenatoki izan ziren herrietan, esaterako Legution, Elgetan eta Artxandan, ibiliko da irakurlea; Kurtzetxikin ere izango da. Halaber, Comète sareko mugalarien eta Ezkabako gotorlekutik ihes egindako presoen arrastoei jarraituko die eta bando bateko zein besteko bunkerrak eta gotorlekuak bisitatuko ditu, mendi eta baso artean ezkutatutakoak.
Fitxa:
‘Rutas a frentes de guerra 1936-1945’
Esther Merino
Sua edizioak
159 orrialde. Gaztelaniaz