bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Mercer Labs: Arte eta Teknologia


Dagoeneko zabalik dago Mercer Labs Arte eta Teknologia Museoa, Wall Streeteko finantza-barrutian, Manhattanen. Instalazioaren protagonista nagusia Roy Nachum artista da. Margolari, eskultore, soinu-banden instalatzaile eta diseinatzailea da, baina batez ere ezaguna da nazioarte mailan musika elektroniko, argi- eta laser-efektu, argazki eta bideo ikusgarriak egiten dituelako. New Yorkeko areto sentsorial eta murgiltzaile berrian 50 lagun sar daitezke eta, zabaldu denetik, beteta omen dago beti.