03 MAY. 2024 Munduan pasieran ‘Pachamama’, naturari omenaldia Jaime SALDARRIAGA (AFP) Jorge Jaramillo Jordy artistak eta Juan David Escandón 3D inprimatzaileak egindako ‘Pachamama’ eskulturaren irudia da, airetik ateratakoa. Kolonbiako Medellin hiriko natura omentzen omen du leku estrategikoan kokatutako artelan erraldoiak. 5,5 metroko altuera eta kasik 6 metroko zabalera, eta 3D teknologia erabiliz sortutako formatu txikiko 1.500 pieza ditu. Guztira, 20 inprimagailu erabili behar izan zituzten artistek artelana osatzeko. Egia esan, goitik ikusita behintzat, deigarria da.