Munduan pasieran
Goitik edo behetik
Airetik ateratako argazkia da. Rio de Janeiroko Recreio dos Bandeirantes hondartzaren irudi ikusgarria. Jendez gainezka omen dago beti. Itzalkinen koloreek eta kostaldeko forma xelebreek postal bitxia osatzen dute. Goitik begiratuta, behintzat, hala da; beste kontu bat da hondartzan bertan egotea. Seguru asko, ikuspegia zeharo aldatuko da, metro bakar batera dagoena ere ezin baita ikusi.