05 JUL. 2024 Egin planak ‘Lurrina Balenciagaren garaian’ erakusketa, usaimenaren bidezko bidaia usaintsua Maiatzak 24-Abenduak 8 Getariako Cristobal Balenciaga museoan “Lurrina Balenciagaren garaian” erakusketa dago ikusgai, perfume modernoaren historia azaltzen duena (1895 eta 1972 urteen artekoa). Ikusmena argi mantentzeko saiakerak egin ohi dira museoan, baina kasu honetan, usaimena da prestatu beharrekoa. Guztira 800 pieza biltzen ditu, hiru aretotan banatuta. Lehenengoa XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran kokatzen da, «lurringintza modernoaren sorreran»; bigarren aretoak moda diseinatzaileak eta lurrinak elkartzen ditu; eta hirugarrena esperimentalena da: sarreran zazpi usain familiak azaltzen dira eta, ondoren, aretoaren erdian hamar lurrin ontzi, barruan garai bakoitzeko lurrin batekin.