bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Huacachinako oasi naturala, malkoek eragindakoa


Elezaharrak dioenez, Tacara herriko dontzeila batek isuritako malkoetatik sortu zen oasia, bere maitea -gerlari inka gazte bat- hil zenean. Gogotik negar egin ondoren, aintzira sortu zen. Egun batean, gerlari batek begiratu zionean, emakumeak uretara salto egin eta sirena bihurtu zen. Huacachina zuen izena, eta ilargi beteko gauetan uretatik ateratzen omen da negarrez jarraitzeko.

Hego Amerikako oasi natural bakarra Limatik 5 ordura eta Ica hiritik 15 minutura dago, Peru hegoaldean. Lurpeko ur-korronte baten ondorioz sortu zen.