01 NOV. 2024 Munduan pasieran Saltstraumen-go zubian, ur korronteak ikuskizun Saltstraumen-go zubiak Saltstraumen itsasartea zeharkatzen du. (Getty Images) Itsaso gaineko errepide batek Straumen eta Straumøya uharte txikiak lotzen ditu, Norvegiako alde kontinentalekoak, Bodque hiritik 30 kilometro ekialdera. Zubiak Saltstraumen itsasartea zeharkatzen du, izugarrizko korronteei aurre eginez. Horrexegatik diote zubia dela itsasartean sortzen den «zurrunbilo» ikusgarria behatzeko lekurik egokiena, Salt (Saltfjorden) eta Skjerstad (Skjerstadfjorden) fiordoen artean. Saltstraumengo korrontea planetako bortitzena omen da. Izan ere, 400 milioi metro kubiko itsas ur baino gehiago igarotzen dira 3 kilometroko luzera eta 150 metroko zabalera duen itsasartetik egunean bi aldiz (mareak gora eta behera egiten duenean) 22 korapiloko abiaduran, eta horrek 10 metroko diametroko eta 5 metroko sakonerako zurrunbiloak eragiten ditu. Beraz, turista asko erakartzen dituen ikuskizun bihurtu da.