Egin planak

Basterretxearen eta San Telmoko artelanak, solasean

Artistaren lanak eta museoko obrak elkarrekin hizketan jarri ditu erakusketak. (Gorka RUBIO/FOKU)
Artistaren lanak eta museoko obrak elkarrekin hizketan jarri ditu erakusketak. (Gorka RUBIO/FOKU)

Urriak 4-Urtarrilak 26

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenean, erakusketa berezia antolatu du San Telmok, artistaren lanak eta museoko obrak elkarrekin hizketan jarriz.

Ekimenaren helburua ere berezia da, ez baita egilearen ibilbide artistikoa ezagutaraztea edo haren berezitasun estetikoa argitara ematea, baizik eta irakurketa interpretatiboa eskaintzea, loturen bidez unibertso sortzailea hobeto ulertzeko.

Horretarako, elkarrizketa formalago, tematikoago eta kontzeptualagoa eskaini nahi da, hainbat garai, euskarri eta estilotan landutako obrak museokoekin solasean jarriz.