Munduan pasieran
Icehotel 34, izotzezko arte galeria
Icehotel 34ko korridoreetako bat da, Jukkasjarvin kokatua, Suedian. 1989az geroztik, urtero berreraikitzen da Torne ibaitik ateratako izotzarekin, bisitariari esperientzia paregabea eskainiz. Logelak artelanak dira; beraz, hotela arte galeria bihurtzen da. Gelak eta eskulturak izotzez eginda daude, mundu osoko artistek sorturik.