06 DIC. 2024 Munduan pasieran ‘Beyond Alien’, Hans Ruedi giger, gogoan (P. FRANCESCO | Getty Images) Hil eta 10 urtera, ‘Beyond Alien’ erakusketa zabaldu dute Turinen, Hans Ruedi Gigerren omenez. Artista liluragarri eta eztabaidagarrienetako bati egindako omenaldi ikusgarria da. ‘Alien’ filmaren imajinarioa sortu zuelako da, batez ere, ezaguna, baina Giger artista polifazetikoa izan zen eta hainbat teknikarekin esperimentatu zuen hamaika esparrutan. Artista plastikoa, marrazkilaria eta, batez ere, aerografoaren maisu handienetakoa izan zen, diseinu grafiko eta zinematografikoaren munduko izen mitikoa.