bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Lisboan, ler Devagar (“Poliki irakurri”), LX Factory-n


Lisboa ezagutu nahi duen edozein bidaiarik LX Factory bisitatu beharko luke, bertan baitago Ler Devagar (“Irakurri poliki”), munduko hamar liburu-denda ederrenen arteko bat, zenbait aldizkari adituren ustetan.

Inprimategi zahar batean kokatuta, bere eskaintza ez da irakurketara mugatzen, liburuz jositako pareta altuen artean aparteko kultur giroa sumatzen baita. Kontzertuak, erakusketak, jardunaldiak, hitzaldiak, aurkezpenak... Eskaintza askotarikoa da eta, gainera, kafe baten inguruan goza daiteke lagunen artean. Hori guztia, gainera, sabaitik zintzilikatutako bizikleta hegalari ezagunaren azpian, dagoeneko Ler Devagar-eko ikur bilakatu dena.