(Athanasios GIOUMPASIS | Getty Images)
Munduan pasieran

Itsasontzi enkailatua turista artean

Navagio edo Shipwreck hondartza da, Greziako Zakinthos irlan. 1980ko urriaren 2an, itsasontzi bat hondartu zen ekaitz bortitz baten ondorioz. Bertakoen artean zabaldutako zurrumurruen arabera, ontzia Turkiatik Italiara zihoan zigarro kargamentu batekin. Nonbait, tripulazioak abandonatu egin zuen eta oraindik Shipwreck izeneko hondartzako kareharrizko hartxintxarrean lurperatuta dago. Hantxe jarraitzen du harrezkero.

Dirudienez, hondartzara joaten direnei ez zaie axola ontzi abandonatu baten inguruan eguzkia hartzea edo itsasoan sartzea. Izan ere, munduko hondartzarik onena izendatu zuen 2018an kazetariek egindako inkesta batek.