Munduan pasieran
Johann Strauss II, gogoan Austrian

Johann Strauss II.aren konposizioek presentzia handia dute oraindik ere Austrian; eta are gehiago izango dute datozen hilabeteetan, musikariaren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren aitzakiarekin, hamaika ekitaldi antolatu dituztelako: kontzertuak, erakusketak eta omenaldiak, batzuk xelebreak, Austrian Airlinesek prestatutakoa, adibidez: hegazkin bat apaindu dute haren irudiarekin. XX. mendearen atarian hil zen, 73 urtetan, pneumonia baten ondorioz.