07 JUN. 2015 LOMCE GURASOEK PLANTO EGIN DUTE UMEEN GEROA JOKOAN IKUSITA Lomceren ezarpenaren lehenengo pausoa eman nahi izan du Lakuak, hau da, Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa. Baina proba egitera joan direnean, hutsik topatu dituzte ikasgelak eta gurasoz beterik atariak. Horietako batzuen testigantzak bildu ditugu. Maider IANTZI Denon Eskola federazioak jakinarazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publiko batek ere ez du 3. mailako azterketarik egin gurasoen plantoaren ondorioz. Ikastola edo eskola, gune euskaldun edo ez hain euskaldun, denetan erran diete argi eta garbi ezetz proba honi eta Lomceri. Banatuta egon ohi diren ikastetxeak batzea izan da alderdi positiboetako bat. Lehenbizi Ordiziako Jakintza izan zen, ondotik Gasteizko Salburua eta Arantzabela, jarraian hiri bereko Luis Dorao eta Samaniego, Orioko Herri Ikastola... Horietan bertan behera gelditu dira azterketak, familiek ez dutelako baimenik eman umeak aurkezteko. Eta elkarretaratzeak herriz herri zabaldu dira. Hagitz zaila jarri diote Lakuari nahi zuen hori ezartzea, agerian uzten ari baitira, modu praktikoan, ez daudela onartzeko prest. Santutxuko Briñas ikastetxeak eta Karmelo ikastolak elkarrekin egin zuten agerraldiaren ondotik, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak dei egin zien familiei lasai egoteko eta arduraz jokatzeko. Hauek erantzun zioten, hain zuzen ere, seme-alabenganako ardurarengatik egin dutela planto, beren etorkizuna jokoan ikusten dutelako. «Noski garrantzia izango duela umeen ibilbidean» Olatz EGIGUREN 6. mailan du alaba, Santutxuko Karmelo Ikastolan «3. mailako azterketari aurre hartzea erabaki genuen, jakin gabe tokatuko zitzaigun, Jaurlaritza guztiz isilean eta sekretismo izugarriarekin baitabil», hasi da azaltzen. «Aurten 30 ikastetxetan ezarri nahi dute, baina datorren urtean denoi tokatuko zaigu. Gainera, errebalida sistema oso baten lehenengo urratsa da. Garbi geneukan ezarri ez zedin saiatu behar genuela. Azken batean, Lomcerekin ez gaude inor ados». «Erabateko adostasunaren arrazoia da inposatzen zaigun hori izugarrizkoa dela. Eduki guztiak zehazten ditu Madrilek, euskarari erasotzen dio zuzenean, metodologian zerbait aurreratu bada umeekin nola lan egin, euren erritmoak errespetatuz, hori bertan behera uzten du eta Francoren garaira bueltatzen da». Urte guztiotan egin den lana jomugan dagoela sentitzen dute. «Batera edo bestera joango diren gazteak selekzionatzeko sistema ezarri nahi dute. Horrek denok ukitzen gaitu eta erantzuna oso-oso zabala izan da. Halere, ‘egin behar da guk esaten dugulako’ diote. Bai egin den moduagatik eta bai suposatzen duenagatik, erantzuna izan da ‘inola ere ez’». Lomce gelditzeko eskatzen diote familiek Lakuari, eta hezkuntza komunitatearekin euskal hezkuntza propio baten bidean pausoak emateko. «Horri marko legala eman behar zaio, ez gure gainetik, baizik eta gurekin». Olatzek argitu duenez, «garrantzia kendu nahi diote azterketari esanez ez duela eraginik izango gazteen ibilbidean, baina noski garrantzia izango duela». Jakinarazi duenez, datorren urtean 6. mailako azterketak planteatuko dira, DBHkoak eta Batxilergokoak ere bai eta errebalida horien arabera izanen da aurrera egiteko aukera. «Supone quitarles las vías de retomar el cauce educativo» Blanca BARRIO Presidenta de la Ampa del CEP Luis Briñas Tiene una hija en 1º de la ESO y otra en el aula de 2 años. En su entorno el «ocultismo» de Lakua ha causado «una sensación de miedo» por no saber el porqué de la desinformación, ni qué es lo que suponen las pruebas. Han ido informándose entre ellos. Ve que 8 años es una edad muy temprana para la prueba. «Cuando llegan a la madurez, se asientan y piensan en su futuro. Demandarles esa responsabilidad antes de tiempo, puede hacer que se frustren o que baje su autoestima. En la ESO pasa lo mismo, deben vivir su experiencia y quitarles las vías de retomar el cauce educativo es negativo. Antes había vías para volver. Si se cierran, pueden salir del sistema». En Luis Briñas se concentran todas las mañanas en el centro de Primaria. Así seguirán hasta fin de curso. Cada día hacen una foto que cuelgan en Facebook. Las familias de Tercero se niegan a que sus hijos e hijas hagan la prueba. Han firmado un documento, que ahora está en dirección. Están analizando qué siguiente paso dar, con la determinación de que harán lo que tengan que hacer. Lo que piden es que se dialogue con las personas que viven directamente el día a día con los alumnos, porque consideran que la Lomce la ha diseñado gente que no vive en la calle, ni conoce la situación de los centros educativos. «Solicitamos que se construyan las bases de un sistema educativo propio que parta de nuestra realidad y que responda a nuestras necesidades». «Gure herriko hezkuntza eraikitzea dugu xede nagusi» Susana AREVALO Oiartzungo hezkuntza plataformako kidea Haurtzaro Ikastolako 4. mailan du semea eta irakaslea da Errenterian. Kontatu duenez, Oiartzunen Lomceren inguruko batzar bat egin zen herri mailan eta plataforma eratu zen. Jendea motibatuta zegoen hezkuntza sistema propioaren alde. Elizalde ikastetxeko eta Haurtzaro ikastolako zuzendari, guraso eta irakasleez gain, Udaleko kideak eta herritarrak ere badabiltza. Sentsibilizazio lana egin zen eta sinadurak biltzen ari dira orain Lomceri eta Heziberriri ez errateko. Irailean mozio bat aurkezteko asmoa dute udaletxean. Bai Elizalden bai Haurtzaron argazkiak atera dituzte azterketa egitea tokatu zaien ikasleei babesa emateko. «Lomceri eta Heziberriri ezetz esaten diogu, baina ‘aitzakia’ horrekin ikusi dugu gure xede nagusia gure herriko hezkuntza sistema eraikitzea dela. Polita da bi ikastetxeek elkarrekin eta herriko jendearekin batera bilera irekiak egitea, denok batera, sarri gertatzen baita ikastetxeak bananduta egotea». Dioenez, informazio asko dago baina ez dago aldi berean. «Isilean ari dira, ez dira gauzak argi esaten eta gu informatzen saiatzen gara, baina era samur batean. Ikastetxeko buletinean Lomceren eta Heziberriren ezaugarriak idatzi ditugu, nola idatzi sekulako bueltak eman ondotik». Adibidez: «DBH eta Batxilergoko ikasleek kanpo ebaluazioak gainditzen ez badituzte, nahiz eta kurtsoa aurrera atera, ezingo dute kurtsoz pasatu eta urtea galduko dute». Ematen du azterketak gainditzeko ikasi behar dugula. Irakaskuntzaren sena galtzen da. Lehiakortasuna sustatzen du ikasleen artean, eta ikastetxeen beraien artean ere bai. Ez dio inori onik egiten honek guztiak. «Aukera polita izan du Lakuak, baina men egin dio Lomceri» Josu PATXEKO Gasteizko Arantzabela ikastolako aita Ume bat dauka 6. mailan eta beste bat 2.ean. Azterketa egitea tokatu zitzaien Arantzabelakoei maiatzaren 28an eta 29an, eta erabaki zuten informazioaren bidez gurasoak ados jartzea planto egiteko. «3. mailakoak ez ziren aurkeztu eta gainontzekoak patioan egon ginen protestatzen». Proba bertan behera uztea lortuta, Gasteizko beste ikastetxeei atxikimendua eman zieten, eurek ere gauza bera egiteko, eta xedea bete zuten Luis Doraon eta Samaniegon. «Orain azterketari ezetz esan diogun bezala, lege osoari ezetza emango diogu», baieztatu du Patxekok. «Momentua da benetako euskal eskola publiko bat lortzeko eta gure hezkuntza sortzeko. Jaurlaritzak Heziberrirekin aukera oso polita izan du gure lege bat sortzeari bide emateko. Baina ikusi dugu ez bakarrik ez duela hori egin, gainera men egin diola Lomceri. Honen kontra zeudelakoan, azken unean jarraipen hutsa egin dute». «¿Pero van a venir a hacer qué?, nos preguntábamos» Nati MÉNDEZ Presidenta de la Ampa de Luis Dorao, Gasteiz Al llamarle para la entrevista, la encontramos haciendo carteles con el lema “No a la Lomce y a Heziberri” en castellano y en euskara. Al día siguiente, miércoles, tienen previsto concentrarse y provocar la suspensión de la prueba. En la siguiente conversación, nos indica satisfecha que con el apoyo de las familias, de otros centros y de la plataforma Denon Eskola han cumplido su objetivo. El hijo de Nati es uno de los que tendría que haberse examinado. Para esta ama, el examen supone, primero, «una desinformación total». «No sabemos para qué sirve. Lo único que nos dicen es que es un prueba piloto que no consta en el expediente académico, pero han pedido nombres, apellidos y fechas de nacimiento de los niños». «Teníamos la información de que iba a haber unas reválidas, lo que vas oyendo en los medios. Oímos que se iba a sortear, que les iba a tocar a unos centros y de repente un día nos enteramos de que Luis Dorao era uno de los agraciados. ¿Pero van a venir a hacer qué?, nos preguntábamos». Cuenta que la sensación de los pequeños es la misma: «¿Pero qué pasa? ¿Por qué? Si el maisu o andereño ya me hace exámenes». Azterketen berri izaten ari dira ikastetxe bakoitzari deitzen dioten unean. Lakuaren sekretismoa salatu dute