11 JUL. 2015 sokatira Goiherrik eta Gaztedik 600ekoa irabazteko aukera dute J.L. 600 kiloko Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketako hirugarren eta azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta Goiherriren eta Gaztediren artean egongo da txapela. Orain arte jokatu diren bi saioetan tiraldi bana irabazi dute, eta gaur erabaki beharko da nor den garaile. Goiherri etxean arituko da gaur, Erandion. San Kristobal auzoan jokatuko da saioa, 17.30ean. Gaurko ekinaldia irabazten duenak irabaziko du txapela. Berdinduta amaitzen badute, berriz, kitarakoa jokatu beharko dute, txapela norentzat den erabakitzeko. Arazo bera dago hirugarren posturako ere, Goiherri B ala Gaztedi B; izan ere, bi taldeak berdinduta daude, eta hemen ere gauza bera gertatzen da. Gaur aurretik amaitzea lortzen duenak lortuko du podiuma. Berdinduta bukatzen badute, kitarakoa jokatu beharko dute. Azkeneko bi postuak, berriz, erabakita daude. Mutriku, bosgarren, eta Goiherri C, seigarren, sailkatuko baitira, gertatzen dena gertatzen dela.