Jon LEUNDA
Berezkoak

Monze eta Ospital Superprestigioko hurrengo kanporaketan izango dira

MONZE 40

AMULET 36


Monzek sufrituz lortu zuen Thierry Harizmendiren aurka jokatzeko txartela. Partida erabat bideratu zuenean, berdindu egin zion Amuletek, nahiz eta azkeneko lau kintzeak ongi amaitu zituen.

Beste kanporaketan, berriz, Ospital gazteak ez zuen inolako arazorik izan Saldubehere mendean hartzeko eta Ximun Lanberten aurka jokatzeko txartela eskuratzeko. Lehen hiru tantoetan bi berdinketa izan ziren, baina hortik aurrera 21 urteko gazteak erraz egin zuen aurrera, aurkariari inongo aukerarik eman gabe.

Saketik bost tanto egin zituen Ospitalek, eta bi Saldubeherek. Jokoan gazteak 27 kintze egin zituen, eta galdu, berriz, 6. Saldubeherek 15 egin zituen, eta 8 galdu. Markagailua honela mugitu zen: 1-0, 1-1, 3-3, 11-4, 21-8, 26-10, 30-13, 34-18 eta 40-19.