GARA Euskal Herriko egunkaria
sokatira

Gaztedik irabazi du lur gaineko denboraldiko aurreneko txapela


Ez zen ezusterik izan atzo Deban jokatu zen Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako aurreneko finalean, eta 680koan Gaztedi A taldeak irabazi zuen txapela, denboraldi honetako aurrenekoa.

Gorriak orain arteko saioetan nagusi izan dira, eta atzokoan ere horrelaxe izan ziren. Asmoa bi talde lehen hiru postuetan sartzea zuen, baina ondorengo bi postuetan Goiherri sartu zen. Erandioko lehen taldeak amaitu zuen sailkapeneko bigarren postuan, eta bigarren taldeak, berriz, hirugarren amaitu zuen.

Atzetik, eta podiumetik kanpo, laugarren postuan sailkatu zen Gaztedi B taldea. Ondoren bi talde gipuzkoar sailkatu ziren; Mutriku, bosgarren, eta Ibarra, berriz, seigarren. Orain arteko saio guztietan bezalaxe, Gaztedi C sailkatu zen azkena, sailkapena itxiz. 

Hortaz, pisurik astunenean Gaztedi nagusi agertu da, eta orain hori guztia baieztatu egin beharko du beste hiru mailetan ere, horiek irabazteko ere faborito nagusia baita atzokoaren ostean.