25 MAY. 2016 Emakumezkoen futbola «Jokalari hauek lortu dutena sekulakoa da» Taldearen indarra eta lehiakortasuna izan dira Oiartzunen arrakastaren oinarria, Jon Alkortaren ustean. Amaia U. LASAGABASTER Galtzea inork gustuko ez badu ere, Oiartzunek poz-pozik egin zuen Lezamatik bueltako bidaia igandean. Izan ere, animo berberarekin zelairatu ziren gipuzkoarrak, bezperatik bai baitzekiten bigarren urtez jarraian Lehen Mailan lehiatuko direla. Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, taldeak mailan mantentzea eskuratu du eta lorpen hori erabateko arrakastatzat hartu behar da, ezbairik gabe. «Helburua betetzea eta gainera hiru asteren faltan egitea sekulako arrakasta da –uste du Jon Alkortak–. Kontuan hartu behar da orain dela urte eskas, Oiartzunek igoera promozioa hasi zuenean, ez zekiela lortuz gero ere posible izango zuen Lehen Mailan lehiatzea. Gero hilabete batean antolatu behar genuen dena, hasi eta baliabide gutxirekin lehiatu, aurrekontu txikienarekin... Denboraldi hasieran uste genuen, gauzak oso ondo joanda ere, azken unera arte egongo ginela borrokatzen; ez genuen hau inola ere espero. Neska hauek lortu dutena sekulakoa da», azpimarratu du. Hasiera gogorra bai, baina denbora aurrera joan ahala jaitsiera postuak inoiz zapaldu ez dituen taldearen errendimenduak sinesten lagundu du, bide batez bere entrenatzailea kezkatzen zuen erronkari erantzun ezin hobea emanez. «Gure zalantza handiena saltoa zenbatekoa izango zen eta aurre egiteko kapaz izango ginen jakitea zen. Baita beharrezko ikaste prozesua zenbat kostatuko zitzaigun», azaldu du Alkortak. Zorionez, Oiartzunek «lehen unetik erakutsi zuen lehiatzeko gai zela, batik bat etxean, eta gero poliki-poliki kanpoan ere bai, emaitzak kaskarragoak izan badira ere. Lehiatzeaz gain, hasieratik ulertu genuen ikaste eta hobetze prozesuari gogoz ekin behar geniola, eta prozesu hori jarraitzeak, une on eta txarretan, hobetzeko etengabeko ahaleginak, denboraldia aurrera ateratzen lagundu digu». Arrakastaren gakoak beste osagai bat ere badauka; «talde bat izan garela. Taldeak duen indarra, neskek euren artean duten harremana eta euren lehiakortasuna une onetan garrantzitsua izan da eta txarretan, ezinbestekoa». Zaleak ere ez ditu ahaztu nahi; «izugarri bultzatu gaituztelako. Etxekoa sinestezina izan da urte osoan zehar eta kanpoan ere beti egon da norbait gu animatzen. Publikoak asko eman digu». Horren guztiaren fruituak jaso dira dagoeneko eta kluba hurrengo denboraldia prestatzen hasi da. Aldaketak ekarriko dituen urtea dute aurrean, Gari Argote jarriko baita aulkian, Jon Alkortak emakumezkoen futbolaren ardura hartzen duen bitartean, hiru urteko etapa «ikaragarria» amaituz. «Neska hauek eman didatena sekulakoa da», onartu du. Bere erronka berria, «mugak ditugula jakinda ere, emakumezkoen futbolak ekin dion hazkunde eta profesionalizazio bidean urratsak egitea». Hiru aste eta hiru zalantza Hiru jardunaldi besterik ez dira falta denboraldia amaitzeko eta zalantza garrantzitsuak argitzeke daude oraindik. Funtsezkoena, izan ere, Athleticek eta Bartzelonak lehia bizian jarraitzen baitute tituluaren bila. Matematikoki aukerak ere baditu Atleticok, batez ere aurreko bien aurka arituko baita hurrengo bi asteetan. Bederatzi eta zortzi puntuko desabantailaz, hala ere, badirudi azken txanpa honetan Ligako epaile rola besterik ez zaiola egokituko. Championsen errepikatzea, izan ere, zaila izango dute madrildarrek ere: Athleticek eta Bartzelonak beraien aurkako partida berdintzearekin nahikoa izango dute datorren denboraldian nazioarteko txapelketan egoteko. Hirugarren zalantza nagusia Kopari dagokio. Aurreko hirurekin batera, Realak, Levantek eta Valentziak dagoeneko euren parte hartzea ziurtatu dute. UDGk, Sportingek eta Rayok borrokatuko dute azken bi txartelen bila. A.U.L. La semana Televisión. Por primera vez, la LFP retransmitirá en directo un partido femenino a través de Facebook (facebook.com/LaLiga). Será el decisivo Atlético-Athltetic, que se disputará el sábado (11.45) y también podrá verse en BeIn Sport. ETB1, por su parte, ofrecerá el Oiartzun-Barcelona el domingo (12.00). El derbi que enfrentó a Athletic y Oiartzun el pasado domingo fue el programa más visto del día en ETB1, con un 5’4% de share. Proyecto. La Real sigue apuntalando su futuro. Ha fichado a Nerea Eizagirre, centrocampista del Añorga de 16 años y reciente subcampeona de Europa sub17 con la selección española, para la próxima temporada. Además, ha renovado los contratos de Titay Calvo e Iraia Iparragirre, llegadas el pasado verano a Zubieta, hasta 2017. EH Kopa. Real y Aurrera disputan hoy en el campo andoaindarra de Ubitarte (19.00) la segunda semifinal de la Euskal Herriko Kopa. El ganador se enfrentará al Athletic el próximo mes de agosto. Osasuna. La Fundación Osasuna Femenino ya es una realidad. Burladés, Iruntxiki, Kirol Sport, Berriozar, Ardoi y Zarramonza se unen al club rojillo como patronos de la misma y Lagunak y Gazte Berriak lo hacen como colaboradores. Internacional. Amaia Peña, Maite Oroz (Athletic), Nahikari García, Mariasun Quiñones y Paola Soldevilla (Real) entrenan esta semana con la selección española sub20, que comienza a preparar el próximo Mundial. Patrocinio. Según adelantó el diario “Marca”, Iberdrola podría patrocinar la Primera femenina durante las tres próximas campañas, con una aportación aproximada de 1’5 millones por año. Ascenso. El fin de semana arranca el play-off de ascenso a Primera. Los emparejamientos son EDF-Betis, Tacuense-Madrid, Seagull-El Olivo y Lorca-Femarguín. Alemania. El Wolfsburgo se adjudica su tercer título de Copa al imponerse al Sand (2-1) con dos goles de Zsanett. ERRELEBOA Datorren denboraldian Gari Argote jokalari ohia jarriko da Oiartzunen aulkian. Jon Alkortak klubean jarraituko du, emakumezkoen futbolaren ardura hartuz.