06 JUN. 2016 sokatira Txapela Gaztediren eta Goiherriren artean dago Jon LEUNDA Gaztedik eta Goiherrik berdinduta amaitu dute 640ko Euskal Herriko Txapelketako lehen jardunaldia. Laukizkoak eta Erandiokoak irabazi egin dituzte tiraldi guztiak, eta euren arteko deman, berriz, berdinean amaitu dute. Gaztedi A eta Goiherri A ziren eta dira maila honetako txapela lortzeko faborito nagusiak, eta ez zuten hutsik egin. Parte hartu zuten talde guztiak mendean hartu zituzten, eta euren arteko tiraldi erabakigarrian, bakoitzak tiraldi bana irabazi zuen, eta amaieran, lehen postuan berdinduta amaitu zuten. Goiherri B sailkatu zen hirugarren. Bi faboritoekin galdu egin zuen, baina gainerako tiraldiak irabazi egin zituen. Atzetik, Gaztedi B, Mutriku, Akelarre eta Gaztedi C izan ziren.