25 JUN. 2016 sokatira 600ekoan ere Gaztedi eta Goiherri dira faboritoak J.L. Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da 600 kiloko mailan. Leioan izango da ekinaldia gaur, 17.30ean hasita. 640koan parte hartu zuten talde berak arituko dira maila honetan ere. Gaztedi A, B eta C, Goiherri A eta B, Akelarre eta Mutriku izango dira nor baino nor arituko direnak. Hiru jardunaldi jokatu beharko dituzte. Orain arte jokatu eta amaitu diren bi mailetan, Gaztedi eta Goiherri izan dira jaun eta jabe eta euren artean banatu dituzte bi txapelak. Ez dirudi maila honetan ere aparteko aldaketarik izango denik, eta txapela Laukizkoen eta Erandiokoen artean egongo da, ezuste handiren bat gertatzen ez baldin bada, behintzat. Orain artekoa ikusita, gainera, badirudi emozioa amaiera arte izango dela, maila bertsua baitute.