Azurmendi eta Mugertza neurtuko dira Txapeldunen Ligako saioan
Bihar Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako saioa izango da, hirugarrena, Ermko San Lorentzo auzoa&eot;, 13.00eta. Bertan arituko dira Azurmendi eta Mugertza II.a.
Arkaitz Jauregi zen Arriarangoaren aurka aritu behar zuen aizkolaria, baina Arabako txapeldunak ezin du lehiatu biharkoan, eta haren ordez arituko da mutrikuarra. Bost lan ezberdin egin beharko ditu bakoitzak, eta denetako denborak batu eta onena duenak lortuko du garaipena.
Nafarroakoa
Nafarroako Binakako finala, berriz, bihar jokatuko da, 12.00etan, Iruñeko Foruen plazan. Bertan hiru bikote arituko dira txanda librean, eta honako hauek izango dira: Vicente II.a eta Kañamares III.a, Lopez eta Rekondo eta Ruben Saralegi eta Donato Larretxea.
Bikote bakoitzak sei kana-erdiko eta beste horrenbeste 60 ontzako erdibitu beharko ditu. Lana ez da luzea, eta hiru bikoteak dira oso orekatuak. Oso itxura oneko neurketa izango da.