J.L.
Harri-jasotzea

Inhar Urruzuno izan da Mallabiko Torneoko lehen sailkatua

Inhar Urruzunok irabazi zuen atzo Mallabiko pilotalekuan jokatu zen Andra Marietako torneoa. Sei harri-jasotzaile lehiatu ziren nor baino nor, eta bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra eta pisu bereko bola erabili behar izan zituen. Bakoitzarekin lanean jarduteko bost minutuko saio bana egin behar izan zuten.

Urruzunok zilindroari 53 jasoaldi ematea lortu zuen, eta bolari, berriz, 43, guztira 96 jasoaldi lortuz. Bigarren postua izan zen Lopetegirentzat. Zarauztar gazteak sekulako lana egin zuen zilindroarekin, guztira 57 jasoaldi lortuz, baina gero ikaragarri jaitsi zen, eta 30 eman zizkion bolari, guztira 87 jasoaldi lortuz

Hortik atzera, Eizagirre sailkatu zen hirugarren zilindroari 47 eta bolari 31 jasoaldi emanda, guztira 78. Peñagarikanok 41 jasoaldi lortu zituen zilindroarekin, eta 32 bolarekin, guztira 73. Galarragak 43 eman zizkion zilindroari, eta 27 bolari, guztira 70. Azkena, berriz, Gorka Etxeberria oriotarra sailkatu zen, 36 jasoaldi zilindroari eta 20 bolari emanda, guztira 56 jasoaldi.