27 AGO. 2016 Harri-jasotzea Ostolatza ikusteko aukera izango da Elgoibarren J.L. Harri baldarrak dantzatzeko garaia izaten da uda partea, lehiaketa ofizialetan ez baitira harri horiek erabiltzen. Elgoibarren ere urtero bezalaxe lehiaketa antolatu dute “Mintxeta” eta “Belaustegi” harri baldarrekin. Gaur izango da 18.00etan, eta lau harri-jasotzaile lehiatuko dira. Joseba Ostolatza izango da protagonista nagusia. Zestoarra honelako lehiaketetan oso gutxi agertzen da, eta Elgoibar izango da horietako bat. Berarekin batera, Eizmendi, Illarramendi eta Galarraga arituko dira. “Belaustegi” harriak 146 kiloko pisua du, eta “Mintxeta” harriak, berriz, 126 kilokoa. Bakoitzarekin lanean aritzeko bost minutuko txanda bana izango dute. Eizmendi da egungo txapelduna, baita gaurko faborito nagusia ere.