GARA Euskal Herriko egunkaria
sokatira

Gaztedik brontzezko domina lortuz hasi du Mundu Txapelketa


Gaztedik lortu zuen Mundu Txapelketako aurreneko domina; nesken mailan, 500ekoan brontzezko domina golkoratu zuen kluben mailako lehen egunean. Horrez gain, 580 kilokoan, Gaztediko mutilek brontzea irabazi zuten, kasu horretan Suediako taldearen kontra irabazita. Finalerdietan, berriz, Suitzaren kontra galdu zuten. Goiherri, berriz, final-laurdenetara iritsi zen.

Egun benetan okerra izan zen. Lur oso bigunean aritu ziren, eta tiraldi oso luzeak izan ziren, ordu erditik gorakoak, zuloak egin baitziren, eta bukatu behar zutena baino ia lau ordu beranduago, ilunpetan, amaitu zuten.