Murueta eta Beti Gazte izan dira lehen jardunaldiko talderik onenak
Murueta eta Beti Gazte izan dira Euskal Herriko Lauko Txapelketako lehen jardunaldiko bi talderik onenak. 320ko ligaxkako aurreneko saioa jokatu zen herenegun Zamudion, eta bi multzotan banatuta lehiatu ziren.
Aurrenekoan, Murueta A izan zen onena, saioko tiraldi guztiak irabazita. Bigarren Ibarra A sailkatu zen Muruetarekin bakarrik galduta, hirugarren Txantrea, Gabadiri bakarrik irabazita, eta azkena Nafarroa Behereko taldea izan zen tiraldi guztiak galduta.
Beti Gazte izan zen bigarren multzoko talderik onena, tiraldi guztiak irabazita. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren Ñapurrak eta Ibarra B. Beti Gazterekin galdu zuten, baina gainerako tiraldi guztiak irabazi zituzten. Euren artean berdindu egin zuten, tiraldi bana irabaziz.
Atzetik, Murueta B sailkatu zen 6 Conceyosi irabazita, eta asturiarrak azkenak geratu ziren jokatutako tiraldi guztiak galduta. Finalaren aurretik beste jardunaldi bat jokatu beharko dute.