19 DIC. 2016 sokatira Beti Gaztek eta Badaiotzek eraman dituzte urteko azken txapelak J.L. Beti Gaztek eta Badaiotzek irabazi dituzte Euskal Herriko Lauko Txapelketako urteko azken txapelak, eta orain zortzikorako begira jarriko dira, urte berriarekin batera hasiko baita txapelketa. Mutiletan, Beti Gazteren nagusitasuna erabatekoa izan zen. 300 kiloko finalean bi talde sartu zituen, eta aurreneko bi postuak eurentzat izan ziren. Beti Gazte A izan zen finaleko onena, tiraldi guztiak irabazita. Bigarren sailkatu zen Beti Gazte B, aurrenekoarekin galdu eta gainerako guztiak irabazita. Podiuma, Murueta A taldeak lortu zuen. Aurreko biekin galdu,eta gainerako talde guztiak menderatu zituen. Atzetik Ibarra A sailkatu zen, Uztaritze eta Murueta B taldeari irabazita. Hurrena Murueta B sailkatu zen, Uztaritzeri soilik irabazita. Uztaritze, berriz, azken izan zen tiraldi guztiak galduta. Nesketan ez zen ezusterik izan, Badaiotz izan baitzen onena. Aurreko jardunaldietan ere horrelaxe izan zen. Gasteiztarrek denboraldi bikaina egin dute. Atzetik Txantrea sailkatu zen, eta podiuma Ibarrak osatu du. Azken bi taldeok sekulako lehia izan dute txapelketa osoan zehar. Gero, Berriozar, Bizindar eta Uztaritze geratu dira.