16 ENE. 2017 Berezkoak Waltariren eta Ospitalen arteko partida astebete atzeratu da Jon LEUNDA &zeroWidthSpace;Waltarik eta Ospitalek gaur Donibane Garazin jokatu behar zuten kanporaketa astebete atze ratuko da, eta datorren astean jokatuko da. Lapurtarrak arazo fisiko batzu k baditu, eta atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Egutegiak lehen aldaketa izan du, asteburu honetarako iragartzen ziren bi kanporaketak bertan behera geratu baitira. Ostiralean, Bilbaok eta Gixandutek jokatu beharrekoa ere ez zen jokatu, eta kanporaketa hau larunbatean, 18.00etan, jokatuko da Milafrangan. Dena dela, bi partida hauek astebete atzeratzeak ez dirudi egutegian arazorik sortuko duenik. Hala ere, gaur jaialdia izango da Donibane Garazin, 16.00etan.