Jon LEUNDA
errugbia

Biarritzek joko bolada onari eutsi dio Agenen aurka

Lapurtarrek 20-17 hartu zuten mendean Aguileran liderra, norgehiagoka ona eginda.

Biarritz gora dator. Hori ari da erakusten azkeneko partidetan. Agen liderraren aurkakoa oso neurketa garrantzitsua zen, eta zuri-gorriek 20 eta 17 irabazi zioten. Hala, garbi utzi du igoera fasea jokatzeko, behinik behin, aukerak izango dituela, eta gauzak zein estu dauden ikusita, akaso zuzenean igotzeko ere izan ditzake.

Norgehiagoka honek izan zuen eragozpen bakarra azkeneko jokaldian etorri zen, orduan kanpotarrek gauzatutako entsegua lortu baitzuten, eta horrek puntu bat eman zien. Hori izan zen alderik okerrena, baina gainerakoan oso gustura egoteko moduan dira Biarritz aldean.

Lapurtarrak nagusi izan ziren hasieratik, eta Lucu (berriro ere biarriztarren onena) izan zen markagailua mugitu zuen aurrenekoa zigor-kolpe bat gauzatu ostean. Ondoren, Ratuk lortu zuen partidako lehen entsegua, eta Lucuk ez zuen hutsik egin, eta gauzatu egin zuen. Jaurtitzaileak, gainera, beste zigor bat ere lortu zuen atsedenera joaterako, eta kanpotarrek ia amaitzear zegoela lortu zituzten euren lehen puntuak, 13-3 atseden hartzera joateko.

Bigarren zatian ere indartsu abiatu zen Biarritz eta Ratuk bigarren entsegua egin zuen, Lucuk gauzatu zuena. Aldea asko handitu zuen, eta orduan Agenek gora egin zuen. Gauzatutako entsegu batekin laburtu zuen emaitza, eta 20-10ekoarekin partida amaituko zela zirudienean, iritsi zen kanpotarren entsegua, ongi gauzatu zutena.

 

Aviron

Baionako Avironek garaipen batekin amaitu nahiko luke Europako bere ibilbidea, baina zaila izango du. Gloucesterren zelaian jokatuko du gaur, 20.00etan. Lapurtarrek ez daukate ezer jokoan, jokatutako partida guztiak galdu egin baitituzte. Hala ere, itxura ona eman nahi dute neurketa honetan.

Berriro ere normalean aritzen ez diren jokalariek aukera izango dute jokatzeko, eta tartean harrobiko ugari izango dira. Muskarditz gazteak, esaterako, lehen aldiz joka lezake gaurko partidan lehen taldearekin. Hala ere, Ligarako garrantzitsua izango litzateke emaitza on bat lortzea, indarra emango lieke eta badute horren premia.

El derbi de Landare se ha tenido que aplazar

No habrá derbi el domingo en Landare, donde tenían que haber jugado el Hernani y el Bizkaia Gernika. Las lluvias han vuelto a inundar a lo largo de la semana el campo de los guipuzcoanos y lo han dejado impracticable para la jornada de hoy, por lo que el choque no se jugará.

Ahora tendrán que buscar una nueva fecha para que pueda disputarse este encuentro, que era muy importante para los dos conjuntos.

Los otros dos equipos vascos de la División de Honor juegan sus partidos mañana. A las 12.00 el Getxo Artea recibe al Alcobendas. Un partido muy complicado para los gualdinegros, que necesitan ganar. Media hora más tarde, el Ampo Ordizia juega en Barcelona, un duelo asequible para los guipuzcoanos.  En la División de Honor femenina, el Getxo Artea se estrena a las 16.30 en el campo del difícil Majadahonda. J.L.