GARA
IRUÑEA

LABek Loiolako «muntaia poliziala» salatu du

Edesa Industrialeko eta Geyserreko LABek babesa agertu zion, atzo, Esteban Orbegozori; berau gaur epaituko dute Loiolako herri harresian parte hartu zuela-eta. Ertzaintzak, akusazio partikular gisa, «atentatua» eta «desobedientzia» leporatuz, 21.292 euroko isuna eta hiru urteko espetxe zigorra eskatzen du Orbegozo eta Beñat Hach Emabarekentzat. Fiskalak ez du atentaturik ikusten, eta zortzi hilabeteko zigorra eskatzen du.

«Muntaia polizial hau salatu eta Estebani gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu. Oso harro gaude honelako lankide bat izateaz. Injustizia bat salatzera eta bere elkartasuna adieraztera joan zen Esteban Loiolara, eta honela ordainarazi diote», adierazi zuen LABek.