GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Elur Market, Gorbeiaren isla


Gorbeialdeko artisau eta merkatariek antolatutako merkatua da Elur Market eta atzo hirugarren edizioa izan zuen, Maurgan (Zigoitia). Bere helburua? Eskualdeko artisau eta merkatari horien lana zabaltzea, «landa-gunean egiten diren kalitatezko produktuak erakutsiz eta salduz». Era berean, inguruko herritarrak biltzeko eta herrietako bizitza dinamizatzeko balio izan zuen. Haurrek sukaldaritza tailerra ere egin zuten.Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS