GARA Euskal Herriko egunkaria

Dantzaz konpainiak Mikel Laboaren unibertsoa dakar Guggenheimera


Igande honetan Dantzaz konpainiak “Txoriak” izeneko ikuskizuna antzeztuko du Bilboko Guggenheim museoko atrioan, 12.30ean, Loraldia jaialdiaren barnean. Laboaren kantuak oinarri hartuta, Dantzaz-ek, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiarekin elkarlanean, itsasbazterrean sortu zuen koreografia da Guggenheimen ikusi ahalko dena. Koreografia Josu Mujikak sortua da, musika aholkulari gisa Iñaki Salvador ibili da eta eszenara hamabi dantzarik eramango dute.