GARA
NANTES

Euskal zinemagileek Nanteseko jaialdian parte hartuko dute

Zinema Espainolaren Jaialdia egingo da Nantesen gaur hasi eta apirilaren 2a bitartean. Ikusiko diren lanen artean hamasei film luze eta zortzi film labur euskal egileenak edo Euskal Herrian ekoitzitakoak izango dira.

Horietatik hamaika film luze eta zortzi film labur Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) sailean eskainiko dira. Gainerako bostak sail ezberdinetan ikusiko dira. Gainera, Gernikako bonbaketari jarriko dio arreta jaialdiak, hura gertatu zeneko 80. urteurrenean. Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin hautatutako sei film eskainiko dira sail berezi batean. Horrez gain, bi erakusketa eta mahai-inguru bat iragartzen dira. Azken hori Euskadiko Filmategiko zuzendariak gidatuko du. Parte hartzaileek zinema eta artearen bidez iraganaren eta orainaren arteko konexioak bilatzen saiatuko dira.

Gainera, gerra garaiko 50 dokumentu, kartel eta egunkari biltzen dituen “De Goya à Guernica, Espagne 1936-1939, les désastres de la guerre” erakusketa eta Vasco Gargalo ilustratzailearen “Alepponnica” obra ikusiko dira.