KLIK

Kristalaren bestaldean

«Kristalaren bestaldera bi begiak iltzaturik...» kantatzen zuen Hertzainak taldeak “Ispiluaren aurrean” abestian. Eta halaxe dauzka katuak, zabal-zabalik: baina aurrean ez du bere burua islaturik, ziztu batean behera doan txoria baino; beharbada jatekoa begiztatu duelako. Eta, agian, katuak ere horixe ikusi du leiho itxiaren beste aldean, jatekoa; eta badoakio ihesi. Edo, akaso, hegal parea izatea desiratu du askatasunetik apur bat edateko. Batek daki.Sergei GAPON | AFP PHOTO