KLIK

Aralarko larreak, irekita

Maiatzaren Lehenarekin batera Aralarko larreen irekiera ekitaldia dator, jai giroan ospatzen den hitzordua. Atzokoan, lehengo aldiz, adierazpena irakurri zuten, eta bertan, erakunde publikoek eta abeltzainek mendiko larreak elkarrekin kudeatzeko konpromisoa hartu zuten. Ondoren, Enirio-Aralar Mankomunitateko presidenteak aziendak mendira igotzeko langa irekitzeko giltza eman zien abeltzainei eta bertatik igaro ziren abereak.Gorka RUBIO| ARGAZKI PRESS