GARA Euskal Herriko egunkaria
sokatira

Goiherrik irabaziz ekin dio Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketari


Goiherri A taldeak irabazi du Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako aurreneko jardunaldia. Azkoitian izan zen saioa 680ko aurrenekoa izan zen, gainera, eta Erandiokoek ez zuten barkatu.

Berdeak jaun eta jabe izan ziren aurreneko saio honetan, jokatutako tiraldi guztietan nagusi izan ostean, eta garbi utzi zuten maila honetan txapela lortzeko faborito nagusiak direla, nahiz eta oraindik bi saio geratzen diren jokatzeko.

Erandiokoen atzetik, Gaztedi sailkatu zen. Laukizkoek Erandiokoekin galdu egin zituzten euren arteko tiraldiak, baina gainerako guztietan nagusi izan ziren, eta horrek bigarren postua segurtatzeko balio izan zien.

Hirugarren postua eskuratu zuen Goiherri B taldeak. Erandiokoen bigarren ekipoak aurreneko bi sailkatuen aurka galdu egin zituen bi tiraldiak, baina gainerakoetan garaile atera zen.

Azkeneko bi postuetarako borroka polita izan zuten Mutrikuk eta Akelarrek. Aurretik sailkatu ziren hiru taldeen aurka galdu egin zituzten euren tiraldiak; beraz, euren artekoan erabaki beharra zegoen dena, eta hor Mutriku nagusi izan zen, eta eurentzat izan zen laugarren postua, eta azkena geratu zen Akelarre.

Hurrengoa

Datorren larunbatean jokatuko da maila honetako bigarren jardunaldia, eta hori Berriatuan jokatuko da datorren larunbatean, 17.00etan hasita. Herriko pilotalekuko atzealdean dagoen belardian izango da jardunaldia. Hor ia erabakita gera daiteke lehiaketa, betiere Goiherrik irabazten baldin badu; bestela, maiatzaren 20an Deban jokatuko den azkeneko saioan erabaki beharko da.