13 MAY. 2017 Asteasuko Muskerraren Bidearen gaineko aplikazioa sortu dute Asteasuko Muskerraren bideari buruzko informazioa jasotzen duen mugikorretarako aplikazioa eskuragarri dago. Bernardo Atxagaren “Obabakoak” eleberriaren geografia fisikoa osatzen duten tokiek osatzen dute bidea eta, ibilbidearen mapa eta geldialdiei buruzko informazioaz gain, Atxagak emandako azalpen-audioak ere biltzen ditu, Asteasuko Udaleko ordezkariek azaldu dutenez. Era berean, maiatzaren 21eko Muskerraren Eguneko egitaraua aurkeztu dute: 10.30ean Atxagarekin ibilaldia, 11.30ean familia-jolasak, eta gero apustu herrikoia eta “Ez dok hiru” antzezlana izango dira.