Jon LEUNDA
sokatira

Goiherrik lortu du sasoiko lehen txapela

Goiherrik irabazi du Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako aurreneko txapela, 680ko mailan nagusi izan baitzen azkeneko saioan eta lehendik zuen abantailari aldea erantsi baitzion.

Gaztedi zen Erandiokoen aurkari nagusia. Denek garbi zuten gainerako talde guztiak mendean hartuko zituztela, eta horrelaxe izan zen. Beraien arteko deman ere berdeak nagusitu ziren, eta horrekin denboraldiko lehen txapela ziurtatuta utzi zuten. Bigarren postua izan zen Gaztedirentzat.

Hirugarrengoan, Mutriku sailkatu zen jardunaldi honetan. Aurreneko bi sailkatuekin galdu egin zuen, baina bai Goiherri B, bai Akelarre mendean hartu zituen. Goiherri B taldea sailkatu zen laugarren postuan Akelarreri bakarrik irabazita, eta azken talde honek itxi zuen sailkapena, jokatutako tiraldi guztiak galduta.

Gauzak horrela, Goiherri A izan da maila honetako txapelduna. Denera 14,5 puntu eskuratu ditu talde berdeak. Bigarren postua izan da Gaztedirentzat, eta Laukizekoek 12,5 puntu batu dituzte. Hirugarren sailkatu da Goiherri B, 8 punturekin. Laugarren Mutriku izan da 7 punturekin, eta 3 puntu izan dira Akelarre taldearentzat. Eurek itxi dute maila honetako sailkapen nagusia.