Xabier Zaldua izan da Gipuzkoako Bigarren Mailako kanporaketako onena
Xabier Zaldua izan da Gipuzkoako Bigarren Mailako aizkolarien kanporaketako onena. Berarekin batera, Jon Irazu, Joseba Otaegi, Luix Txapartegi, Jexuxmari Mujika eta Eneko Otaño sailkatu dira finalera.
Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu behar izan zituen, eta Zalduak 9 minutu eta 54 segundo behar izan zituen bereak egiteko. Aurreneko zortzien artean alde oso txikia izan zen. Atzetik, Irazu (9.59), J.Otaegi (10.12), Txapartegi (10.20), Mujika (10.20), Otaño (10.21), Alkizalete II.a (10.40), Mugertza III.a (10.47), U.Otaegi (12.42), Elorriaga II.a (13.39) eta Urteaga (14.27) sailkatu ziren.
Bestetik, Euskal Herriko Harri-zulatzaileen Liga abiatu zen, eta aurreneko jardunaldia Trapagaranek irabazi zuen. 12 zulo eta 12,50 zentimetroko marka egin zuen. Garailea beste guztien gainetik agertu zen, alde nabarmena atera baitzien gainerako taldeei.
Atzetik Burdin Gazteak sailkatu zen. Ortuellako taldeak 11 zulo eta 3,3 zentimetroko marka egin zuen. Ondoren, Piratak, Errekatxo, Kabiezes eta KZ Kolpeka sailkatu ziren. Azken talde hau neskek osatzen dute.