GARA Euskal Herriko egunkaria

Performance berria abiatuko du gaur Lutxo Egiak


“Transitoak” performancearekin hilabetea eman zuen Lutxo Egiak 2015ean gazteleraz hitz egin gabe Bilbon. Bi urte geroago, “Transitoak II: Haren da nire” abiatuko du gaur, galdera batekin: «Noiz utzi zenion zeure bizitza bizitzeari?». Identitatea izango du ardatz. Hasiera emateko castinga antolatu du 19.00etan, Biban.