GARA Euskal Herriko egunkaria

Greba mugagabea hasi dute XEY enpresako langileek


Greba mugagabea hasi zuten atzo Zumaiako XEY altzari enpresako langileek. Enpresa batzordeak GARAri jakinarazi zionez, ez dira lanera bueltatuko «Jaurlaritzaren berririk izan arte». Lakuako gobernua akzioen %50en jabe da, eta langileek salatu dutenez, enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu zenetik, ez dute enpresaren etorkizunaren inguruko inolako berririk jaso, ez Lakuatik eta ez zuzendaritzatik.

Ostiralean zen egitekoa administrazio eta zuzendaritzaren arteko bilera, baina azkenean ez zela bilerarik izan jakinarazi zuen enpresa batzordeak. Langileek lau hilabete daramate jarraian soldata jaso gabe. 2012tik beste sei hilabeteko soldata zor die enpresak langileei, akzionista aldaketa izan zenetik, hain zuzen.