GARA Euskal Herriko egunkaria

Ehun lagunetik gora bilduko dituzte Jakinen jardunaldiek


Ehundik gora lagunek eman dute izena ostegunean eta ostiralean Usurbilen egingo diren “Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” jardunaldietan, Jakin-ek jakinarazi duenez. Hamabi hizlarik hartuko dute parte, tartean Mari Luz Esteban, Maria Reimondez, Tarana Karim eta Ignazio Aiestaranek, eta kultur programazio batek osatuko du Jakin-en proposamena.